
Ojinaga Psikoterapia
Igor Ojinaga
Psicólogo General Sanitario
Nire istorioa
Urriko arratsalde euritsu batean hasi zen dena. Gogoan dut osasun-zailtasun batzuk bizi izan nituela, eta horrek nire bizitzako une horretararte nuen segurtasun-sentsazio guztiarekin akabatu zuela. Beldurra, ahultasuna eta ziurgabetasuna ezagutzen nituen, baina inoiz ez nuen bizi izan elementu horien hainbesterako batze bortitzik. Une hartan beaharrizan izugarri bat sortu zen. Gertatzen zitzaidana ulertu beharra.
2002. urte inguruan Tai Txi eta Txinako arte martzialak praktikatzen hasi nintzen, eta horrek filosofia taoistaren ikasketara bultzatu ninduen eta, ondorioz, Txinako Medikuntza Tradizionalera. Ezagutza horrekin akupunturarekin hasi nintzen lanean. Laster konturatu nintzen gaitza fisikoa izan arren, honek alde psikologikorekin duen lotura sakonaz. Pertsonaren egoera psikologikoak gaixotasunaren jatorrian zein garapenean duen eragina aurrez aurre bizitzeko aukera izan nuen. Bizipen hau izan zen nire psikologia ikasketen hasiera bultzatu zuena. Ikasketa ordu, azterketa aurreko urduritasun , gora-behera eta pandemien ostean, azkenean psikologian gradua lortu nuen.
Orain, psikologo gisa, zure bizi-prozesuetan eta aldaketetan modu pertsonalean laguntzeko prest nago.
Zure zain nago!
IGOR OJINAGA